Tripulak FETEN 2016 Sarietako bat irabazi du

Haizez eta ilusioz beteriko buruarekin joan ginen Gijoneruntz, eta hegan egiten jarraitzea bultzatzen gaituen motor berritu batekin itzuli gara.

Tripulak FETEN 2016 saria jaso du kaleko eta ez-ohiko espazioetako ikuskizun hoberenari. Sari hau Circ Bover mallorcarren Vínculos ikuskizunarekin batera partekatzen dugu, ex aequo.
Montgolfier anaien alaitasun kutsakor hori ikusleengana eta programatzaileengana zein epaileengana iritsi zen. Asmoa giro ona sortzea zen, eta hau bezalako feria batetan antzezteak dakarren presioagatik ere, lortu genuen.
FETENera joatea jada sari bat da – estatuko ikusle guztientzako antzerkiaren erreferentzia feria da-; sari bat ematen badizute, poztasuna maximoa da!
Lerro zuzenean biratzen dugu, ametsezko abiadura mantentzen dugu.

Honako hau da banatutako sari guztien zerrenda:

1. “Arturo y Clementina, concierto para piano y teatro de objetos”eri Saria, biolentzia psikologikoaren gaia planteatzeagatik.

2. Ikerne Giménezi Eszenografia Saria Teatro Paraísoren “El circo de la luna”rengatik.

3. Itziar Pascual eta Rosa Díazi Dramaturgia Saria Rous Teatroren “Hilos”engatik.

4. Rosa Díazi Interpretazio Saria Rous Teatroren “Hilos”engatik.

5. José Carlos Garcíari Zuzendaritza Saria Teatro Gorakadaren “Moby Dick”engatik.

6. Átikus Teatroren “Maravilla en el país de las miserias”i Errebelazio-Ikuskizunari Saria.

7. Colectivo Tierra & Ateneo Popular 9 Barrisen F.I.R.A. (Fenómenos Inverosímiles Rescatados del Anonimato) zirku-dantza ikuskizunari Saria.

8. La Sal Teatroren Lehen Haurtzaroarentzako “Sin palabras” ikuskizunari Saria.

9. Canica Teatroren “Sirenita” eta L’Estaquiot Teatreren “Antón Comodón” txotxongilo ikuskizunei Saria, ex-aequo.

10. El Espejo Negroren “Oscar, el niño dormido” Formato Handiko Ikuskizunari Saria.

11. Marie de Jonghen “Amour”i FETEN 2016 Ikuskizun Hoberenari Saria.

12. Farrés Brothers i Cíari “Tripula”rengatik eta Circ Boveri “Vincles”engatik kale edo ez-ohiko espazioetan sortutako Ikuskizun Hoberenari Saria, ex-aequo.

13. Theâtre du Mouvementi “Encore une heure si courte”rengatik (berriz ere beste ordubete motz bat) “ FETEN 2016 GAUAK Ikuskizun Hoberenari Saria.